Laudioko Caritas elkarteak Udaleko Ongizate, Lankdietza eta Osasun Sailarekin batera etxerik gabeek pairatzen duten indarkeria eta baztertze egoeraren inguruan gogoeta egiteko eskatu die herritarrei. Nabarmendu dutenez, etxerik gabekoak dira gizarte eskubideetara heltzeko oztopo gehien izaten dituzten pertsonak. Ohartarazi dute kalean bizitzearen arrazoia euren senideekiko harremana galdu izana dela kasu askotan. Hargatik diote esperantza faltak eraginda frustrazioa eta gizartearekiko mesfidantza izan ohi dutela. Hori dela eta Caritas elkarteak dei egin die herritarrei konponbidea bilatu asmoz etxerik gabekoen egoeraz gogoeta egitera.