Laudioko Ertzaintzako poliziek gizon bat atxilotu zuten Artziniegan igandean, haren koinatua bortxatzen saiatzeagatik. Atxilotuari askatasun sexualaren kontrako delitua egin izana leporatzen diote. Gertaera igandean goizeko 5:30ean jazo zen, Ertzaintzak emakume bat bere senitarteko batek sexu erasoa egin ziola jakin zuenean. Ertzaintzak jasotako testigantzen arabera, atzemandako gizonak emakumea etxera autoz eramateko borondatea agertu zuen. Aiaralderantz zihoazela, ordea, trafiko gutxiko gune batean geratu zuen kotxea eta koinata bortxatu zuen. Emakumeak, kotxetik ihes egin eta inguruetan ezkutatu zen, erasotzaileak alde egin zuen arte. Ondoren, oinez ibiltzeari ekin zion, ahalik eta gidari batek jaso eta senide baten etxera eraman zuen arte. Anbulantzia batek artatu ostean Galdakaoko erietxera hurbildu zuten.
32 urteko erasotzailea igandean, goizeko 7:00tan, atxilotu zuten etxean zela. Astelehenean pasatu zen Amurrioko epaitegitik eta epaileak espetxeratzeko agindu zuen.