Udalak gazteekiko interes txikia duela ikusita, Gazte Asanbladan lanean ari gara egoera aldatzeko

Amurrioko kaleak aldarrikapenez jantziko dira bihar. Izan ere, bertako gazte asanbladak gaztetxearen aldeko festa antolatu du. Arratsaldeko 19:00etan kontzentrazioa eta txupina jaurtiketa egingo dute. Ondoren, trikipoteoak girotuko du jaia, 20:00etan ekitaldia egingo dutelarik. Gaua hasi edo amaitzeko, kontzertuak izango dira Matias de Landaburu kalean: El trono de judas, Gorka Menendez kantautorea, Etsi gabe, eta Aldats erromeria lagun, lagun mordoa biltzea espero dute.

Amurrioko kaleak aldarrikapenez jantziko dira bihar. Izan ere, bertako gazte asanbladak gaztetxearen aldeko festa antolatu du. Arratsaldeko 19:00etan kontzentrazioa eta txupina jaurtiketa egingo dute. Ondoren, trikipoteoak girotuko du jaia, 20:00etan ekitaldia egingo dutelarik. Gaua hasi edo amaitzeko, kontzertuak izango dira Matias de Landaburu kalean: El trono de judas, Gorka Menendez kantautorea, Etsi gabe, eta Aldats erromeria lagun, lagun mordoa biltzea espero dute.

Gaztetxearen beharra aldarrikatuko duzue larunbat honetan. Zertarako behar du Amurriok gaztetxea?

Amurrion gaztetxe baten beharra beste herri askotan bezain nabaria da. Gazteek herrian ez dute gauza asko egitekorik eta haien aisialdia asetzeko espazio bat behar dute. Udalak ez du alternatibarik sortzen eta azken urteotan gazteek lonjak alokatu behar izan dituzte bere espazioa izan dezaten. Hala ere, lonjak ez dira oso merkeak eta gazteok daukagun diruaren zati handi bat gastatu behar dugu horretan, beste gauza asko baztertzen ditugun bitartean. Gainera, gazteontzat ekintza gutxi dago herrian. Inork ez du gazteontzako kontzertu, hitzaldi, eztabaida gune edota bazkari edo afaririk antolatzen.

Horrez gain, arrazoi gehiago dago. Eguraldiaren arabera gauza batzuk kalean egin ditzakegu baina euria ari duenean, estalpean ekintzak antolatzeko lekua behar dugu eta nola ez ba, ekintzetan erabilitako materiala nonbaiten gorde behar da. Arazo guzti hauek ekiditeko beharrezkoa ikusten dugu gaztetxe bat herrian, non herriko gazte guztiok gaztetxea aurrera eraman dezakegun.

Zein da Amurrioko gazteriaren egoera?

Amurrioko gazteriaren egoera ez da oso ona. Gure ustez, gazteak haien lonjetan geratzen dira, kalera irten beharrean. Gero eta pasiboagoa ikusten dugu gazteria orokorrean. Herrian antolatutako ekintzetan gero eta nabariagoa da, gero eta jende gutxiago hurbiltzen delako. Egoera honi aurre egiteko Udalak gazteekiko interes txikia duela ikusita, Gazte Asanbladan lanean ari gara egoera aldatzeko eta gaztetxearen lorpena ikusten dugu honetarako pausorik garrantzitsuenetako bat.

Zer du alde gazte asanblada batek aurrera egiteko? eta kontra?

Amurrioko Gazte Asanbladak gauza asko alde ditu aurrera egiteko. Gero eta gazte gehiagok parte hartzen du asanbladetan eta elkarte eta herritarren laguntza handitzen doa urtez urte. Gainera gazteen konpromisoa gero eta handiagoa da, horregatik antolatzen ditugun gauzak gero eta hobeto irteten dira.

 Amurrioko Gazte Asanbladak kontra duena udala da. Urtero trabak jarri dizkigu edozer antolatzerakoan. Ez digu herriaren zerbitzura dagoen materiala uzten, ez digu nahi dugun lekuan gauzak egiten uzten. Gainera udalak elkarte kultural bat sortzeko esan zigun, haiek materiala utzi ahal izateko eta hilabete asko pasa dira Oiakukutz elkarte kulturala sortu genuenetik eta hala ere, udalak ezer utzi gabe jarraitzen du. Gaztetxearen aldeko jaiari ere trabak jarri zizkion ez baitzigun Matias de Landaburun kontzertuak egiten uzten, nahiz eta beste elkarte askok leku hura erabili hainbat gauza egiteko. Azkenean lortu dugu dena nahi genuen bezala antolatzea eta espero dugu normaltasun osoz pasatzea eguna.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide