Odolosteak, txorizoak, solomoa...harategi edo supermerkatutik erosi eta bandeja batetik platereratzea ohitura da gure herrian. Dena dela, ohitura da ere, san martinen bueltan Aiarako baserrietako txerriak hil eta urte osorako txorizo, odolki eta pernilak ateratzea. Batzuk, baserrietan, familia giroan egiten dute. Beste batzuk, hiltegitara eraman eta txerria makinek zatikatzea dute nahiago.
Aiaraldean, bada, ordea, herri osoaren aurrean txarriboda ospatzen duen txoko bat: Artziniega. Urtero, urtero, Artziniegako museoan biltzen dira herritarrak txerrian gordetako altxorra garbitu eta banatzeko. Artea etnografia elkarteak, hamarkada bat darma dagoeneko Artziniega eta eskualdeko ohtiurak eta usadioak ikertu, berreskuratu eta herriari erakusten. Erakustaldi horietako bat da udazkenaren amaieran egiten duten txarriboda.
Herria, ohiturek egiten dute berezi. Berezia, berriz, herritarrek. Hortaz, abenduaren 11an, larunbat arrunt batez zerbait berezia ikusi eta ikasi nahi baduzue ez ahaztu, Artziniegan aukera ederra duzue.