Euskararen erabilerako udal ordenantzaren aldaketek alde eta kontrako erreakzioak eragin dituzte

Laudioko Udalean astelehenean egindako Udalbatzan, euskararen erabilerako ordenantzaren moldaketak behin behineko izaeraz onartu dituzte. 30 eguneko epean behin betiko bilakatuko da erabakia. Besteak beste, aldaketen ondorioz euskara eta gaztelania maila berean egonagatik bi hizkuntzetan ahoz zein idatziz komunikatzeko eskubidea aldarrikatu dute. Ondorioz, Udalak euskara hutsean komunikatuz bizi nahi duten herritarrek horretarako aukera izan dezaten beharrezko neurriak hartuko dituela iragarri ditu.

Laudioko Udalean astelehenean egindako Udalbatzan, euskararen erabilerako ordenantzaren moldaketak behin behineko izaeraz onartu dituzte. 30 eguneko epean behin betiko bilakatuko da erabakia. Besteak beste, aldaketen ondorioz euskara eta gaztelania maila berean egonagatik bi hizkuntzetan ahoz zein idatziz komunikatzeko eskubidea aldarrikatu dute. Ondorioz, Udalak euskara hutsean komunikatuz bizi nahi duten herritarrek horretarako aukera izan dezaten beharrezko neurriak hartuko dituela iragarri ditu.

Esate baterako, Udaleko zerbitzuak euskaraz eta erdaraz eskainiko dituzte, eta Udaleko langileei zein herritarrei bidalitako edozein jakinarazpen euskaraz ere egiten dela konprobatuko da. Hartutako erabakiak Udaleko zigiluei ere eragingo die, ezen eta bi hizkuntzetan argitaratuko baita. Horretaz gain, lan munduan euskaraz jarduteko eskubidea errespetatu eta bultzatuko dutela jakinarazi dute, eta Udaleko ekimenetan noiz zein hizkuntza erabiltzeko baldintzak zehaztu.

Moldaketen proposamenei EAJk eta Ezker Abertzaleak babesa eman zieten, PPk abstentzioaren alde egin zuen eta PSEk kontra. Alderdi Sozialistak gaineratu du alegazioak aurkeztuko dituela. Txaro Sarasuaren arabera, talde politikoei bidalitako oharren hizkuntzen erabileran euskarak gutxienez egon behar duela esaten da. "Legearen arabera Hizkuntza bietan agertu beharko luke". PPkoek ordenantzaren behin betiko onarpenaren alde egingo dutela adierazi dute, baldin eta testu guztiei euskaraz zein gazteleraz hierarkia eta tipografia berdina ematen baldin bazaie.

Ezker Abertzaleak, aldiz, kezka agertu du moldaketak beharrezkotzat jo arren: "Udaletxean asko dira PNVren aldeko bozkekin onartutako euskararen aldeko neurriak, baina gero ez dituzte betetzen eta ez dute bitartekorik jartzen bete daitezen", azaldu du Gaizka Amorrortuk komunikabide batean.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide