Basalarrina euskaldunen topaguneak Olentzeroren panpin lehiaketa antolatu du. Eskulana abenduaren 24an, 11:00etan, aurkeztu beharko da herriko plazan. Ekimenean parte hartzeko baldintza da entregatuko den Olentzerok pertsona baten tamaina izan behar duela.
Antolatzaileek adierazi dutenez, epaileak eskulanetako bi aditu izango dira, eta arlo artistikoa baloratuko dute. Epaia, aldiz, Olentzeroren etorreraren aurretik, arratsaldeko 17:00etan jakinaraziko da Laudioko plazan. Panpin baloratuenaren egileak liburuak zein diskak erosteko bono bat eskuratuko du. Basalarrinak kultur elkarte, eragile, ikastetxe zein norbanakoei luzatu die parte hartzeko deia.