Aste honetan zehar egingo dira Larrazabal, Gardea eta Arraño auzoetako batzarrak. Ekimen hauen bitartez ordezkari politiko eta udal langileen aurrean aurkezten dituzte herritarrek kexa eta iradokizunak. Larrazabal eta Gardeako auzotarrak iragan astean bildu ziren, eta Arrañoko bizilagunak ostegun honetan, azaroak 25, batuko dira 19:00etan udaletxeko hitzaldi-aretoan.
Adierazi dutenez, aipaturiko bilkurek nekazaritzaren egoera nola hobetu aztertzea izango dute xede. Hori dela eta, bihar nekazaritza-sustapenari buruzko bilera deitu dute 19:00etarako udaletxeko hitzaldi-aretoan.