Nekazaritza-eremuen etorkizunaz kezka agertu dute baserrietako bizilagunek auzo-batzarretan

Auzo-batzarren azken txanpan, nekazaritzarako lurren etorkizunaren kezka agertu dute baserrietako bizilagunek. Salatu dutenez, baserrietarako sarbideeetan argitasun falta da nagusi, eta errepideak ere ez daude egoera onean. Era berean, ohartarazi dute gune batzuk hondakinak pilatzeko erabiltzen dituela Udalak, eta jarduera horren legaltasuna ezbaian jarri dute beharrezko baimenak ez edukitzearen susmopean.

Auzo-batzarrean erantzun ditu Udalak nekazarien iradokizunak. Azaldutakoaren arabera  hiru kategorietan mailakatu dituzte nekazaritzarako lurrak. Batetik, Udalak esku hartu ezin dituen guneak, zeinetan baserriak dauden egoeran uztea aurreikusten den. Bestetik, ingurua zegoen bezala uzteko moldaketak egin behar diren eremuak. Eta, azkenik, nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduetarako bideratu daitezkeen lurrak. Dena dela, diote, beharra eta urgentziaren arabera lehentasunak markatuko dituztela, elurteetan kasu.

Santa Luzian erabili gabe dauden eta publikoak diren eraikuntzei dagokionez, Udalak esan du ez dutela pentsatuta zer egin. Dena dela, aurreratu dute litekeena dela ostalaritzari, gazteriari, turismoari edo kulturari lotutako proiekturen bat prestatzen hastea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide