Laudioko Aralarrek Lamuza parkea Laudioko bihotza izan dadin konpontzeko eskatu du. Azaldu dutenez, administrazio publikoak jabetza bere gain hartu zuenetik, hots, duela 30 urtetik ez zaio beharrezko tratamendua eman. "Duen kokapena eta balio arkitektoniko zein paisaiagatik berritu beharra dago, Laudioko pieza zoragarriena da".
Aralarren ustez egoeraren erantzuleak parkearen jabe diren Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Laudioko Udala dira. "Eusko Jaurlaritza Aldai errekarengatik, Aldundia lurraren jabea delako eta Udala eraikuntzen mantenuaren arduraduna izateagatik". Azpimarratu dute ezin dela Aldundiak Lamuza parkea konpontzeko abiatu duten ideia-lehiaketan parte hartzea albo batera utzi. Besteak beste, ibaiaren flora sustatzea proposatu du Aralarrek, baita kasinoko eraikin abandonatua berreskuratzea ere. "Plana behin idatzi eta aurkeztuta dagozkion dirulaguntzak jaso eta beharrezkoa da parkearen konponketak egingo direla bermatzea".