Ostegun honetan zozketatuko dira Latiorroko Ardantzar Soloa gunean bizitzeko 29 etxebizitza. Hitzordua Granja kiroldegian izango da, goizeko 11:00etan. Alokairuan bizitzeko 29 etxeetatik bi, gerora berlojatzeak egiteko gorde dituzte, eta beste hiru, buruko gaixotasunak dituzten Laudioko elkarteko kideen eskura jarriko dira. Hortaz, 24 dira 258 lagunen artean zoriak hautatuko dituen etxebizitzen jabeak.
Inkilino berriek pisuaren truke ordainduko duten prezioa jasotzen duten errentaren araberakoa izango da. Dena dela, adierazi dute bizilekuaren ezaugarriek prezioa aldatuko dutela, metro koadroen kopuruak kasu. Aurreratu dutenez, obrak erritmo onean doaz eta litekeena da datorren urterako Andantzar Solora jendea bizitzera joatea.