Legea betetzen ez dutela eta, errepideetako badenak konpontzeko eskatu dio EAk Udalari

Laudioko Eusko Alkartasunako koordinatzaile den Iñigo Martinez Cerrillok salatu du herriko badenek ez dutela legea betetzen. Cerrilloren ustez, gehiegizko altuerak eta seinalizazio txarrak ibilgailu askori egin dio kalte. Besteak beste, dio, Virgen del Carmen kalean, antzinako Avenida zinemak zeuden lekuko badena legez kanpo dagoela. Legearen arabera, abiadura moteltzeko ezarritako baliabideek hamar zentimetroko altuera eta lau metroko luzeera izan dezakete. Igo eta jaisteko arranpalek, aldiz, metro bat eta 2,5 metroko luzeera.

Laudioko Eusko Alkartasunako koordinatzaile den Iñigo Martinez Cerrillok salatu du herriko badenek ez dutela legea betetzen. Cerrilloren ustez, gehiegizko altuerak eta seinalizazio txarrak ibilgailu askori egin dio kalte. Besteak beste, dio, Virgen del Carmen kalean, antzinako Avenida zinemak zeuden lekuko badena legez kanpo dagoela. Legearen arabera, abiadura moteltzeko ezarritako baliabideek hamar zentimetroko altuera eta lau metroko luzeera izan dezakete. Igo eta jaisteko arranpalek, aldiz, metro bat eta 2,5 metroko luzeera. "Margoketari dagokionean, txuriz margotzea exijitzen du legeak, bizikletan eta motorrean doazenek euria dagoenean ikus dezaten".

Horregatik, Udalari berauen egoera konpontzeko eskatu die. Hala ere, aurreratu du, baden batzuk litekeena dela Udalarenak ez izatea. Kasu horietan, EAk instituzioak jabeekin bildu eta konponketak adosteko  negoziaketa bultzatzeko beharra azpimarratu du. Cerrilloren aburuz, Udala da autoei eragin dien kaltearen erantzule bakarra. Legea 2008ko irailean sartu zen indarrean, eta bi urteko epea eman zien Udalei badenen baldintza eta koloreak betetzeko moldaketak egiteko. "Epea bukatu da. Legea hausten duten bideetako jabeen aurkako salaketa prozedura abia genezake, baina horretara iritsi behar ez izateko Udalak zerbait egitea espero dugu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide