Dentibus ekimenak ahoaren doako azterketa egiteko aukera ekarriko du Laudiora

 

 

Arabako Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialak antolatuta Dentibus ekimena izango da Lamuza plazan asteazkenean. Xedea aho osasuntsua izateko ohiturak eta teknikak ezagutaraztea da. Autobusa goizeko 10:30ean iritsiko da Laudiora, eta 13:30ak bitarteko ordutegia izango du. Arratsaldeari, berriz, 15:30ean ekingo dio, 19:30ean itxiko delarik. Autobusean haginlari profesional bat egongo da. Adierazi dutenez, Dentibusen bitartez herritarrak urtean behin gutxienez haginlariarengana joan daitezen nahi dute. Era honetan, diote, besteak beste ahoko minbizia detekta daitekeela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide