Ingurua baloratzeko ingurua ezagutzea beharrezkoa da. Hori da herri txikiak herri handi bihurtzeko sekretua. Azkenaldian ugariak dira era honetako ekimenak. Irailaren amaieran, Laudioko jaiak koordinakundeak Laudioko baserrien historia ezagutarazi zuen ibilaldi baten bitartez. Igande honetan, Okondo historia eta istorioak hartuko diote lekukoa. Izan ere, herriko auzo eta mendiak zapalduko dituzte ekimenera apuntatzen direnek. Irteera aurrera atera dadin 10 umeren gutxieneko kopurua jarri du Udalak. Goizeko 8:30tan abiatuko dira Okondokohaur eskolatik, eta Ugalde auzoan dauden baserriak, Kiputxetamendi, Galarraga, Santa Luzia eta San Roman zeharkatuko dituzte. Txangoak bi euroko prezioa du eta izen ematea, azaroaren 18 arte egin daiteke Okondoko Udaletxean. Aiaraldeako Historia eta ondareak, aldiz, ez dauka preziorik. Beraz, elkar aberastu gaitezen animatu eta parte hartu!