San Martin jaien barruan, 80 lagun inguru bildu dira Zolloko frontoian gaur, Txan Magoaren magia bizitzeko asmoz. Haize bolada gogorrengatik emanaldia bertan behera uztear egon badira ere, ordu bateko atzerapenarekin hasi da emanaldia. Ume, gazte eta gurasoak zapiekin, puxikekin, suarekin, dianarekin zein sokarekin eginiko trukuen bidez liluratu ditu Txan magoak.
Gaur gauean, Urduñako Itxaropen Zikina eta Laudioko Herrikadak taldeen kontzertua izango da. Ondoren, Ze Esatek eta Amaiur musika taldeek girotuko dute gaua. Dena dela izango da musikatik harago gozatzeko aukerarik. Esaterako, bihar, Euskal Herriko lasto jaurtiketaren finala jokatuko da. Ostegunean hasi ziren Zolloko San Martin jaiak, eta bihar amaituko dira.
Argazkilaria: Izar Mendiguren
Data: 2010ko azaroaren 13a
Argazkiak ikusteko egin klik hemen.