Marokoko poliziaren erasoz hil diren 13 lagun eta ehunka zaurituri dolu eta babesa helarazi dio Ezker abertzaleak. Marokoko gobernuari tirano eta despota izatea leporatu diete, Sahararrakk beraien eskubideen aldeko borroka baketsu batean murgilduta dauden bitartean Marokoko gobernuak ez duelako gerra eta zapalkuntza baino eskaini. "14 urteko gazte bat erail zuen duela gutxi poliziak, eta atzo 13 pertsona hil eta ehunka zauritu". Gogoratu dute urriaren 9tik 20.000 saharauiar daudela borrokan Aaiun hirian. Ezker abertzalearen iritziz "denok gara sahararrak". Salatu dute milaka direla errefuxiatu eremutik kanporatu dituzten saharauiar gazte, heldu, gizon eta emakumeak. Horregatik Sahara eta Euskal Herriaren askatasuna aldarrikatuz dei egin diote herritarrei datozen egunetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera.