Topaguneak antolatutako Kameratoia Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallyko lehiaketak badu irabazlea : Epaltzaren Alargunak taldearen II. lana. Bertako kide diren Andrea Galbetek, Julen Ardanazek, Maddi Barberrek eta Garazi Abrisketak lortu dute aurreneko saria. Garazi Abrisketarentzat, Kameratoiaren aurreko edizioetan parte hartu badu, ere sorpresa izan da berria:"oraindik sinetsi ezinda nago". Iaz, Neguko Hitzak lanarekin bigarren saria lortu zuten.
Proiekzioa Youtube-n dago ikusgai ( saritutako lana), gainontzeko film labur sarituekin batera. Aurtengo edizioan Ermua izan da zinemazaleen topagune, eta orain arte ez bezala lau eguneko tartea izan dute parte hartzaileek jarritako gaiaren inguruko lanak entregatzeko.