Amurrioko El Refor aisialekua jaigune bilakatzen hasi da. Atzotik, karpa muntatzen ari dira enpresako langileak eta gaur ikasle andana gerturatu da jaialdiaren guneari dagozkion azpiegiturak egokitzen laguntzera.
Larunbat honetan ospatuko da Amurrion Ikasle Eguna. Ikasle Abertzaleek egitarau oparoa prestatuta dute. Besteak beste, arratsaldeko 17:30ean "Ikasleoi erasorik ez!Hezkuntz sistema nazionala orain!" lemapean manifestazio nazionalak zeharkatuko ditu kaleak. Ondoren, ekitaldia egingo dute Refor txakolindegiko karpan eta amaitzeko Doctor Deseo, Ze esatek, Gose, La Pulqueria eta Habeas Corpus taldeek kontzertua eskainiko dute. Sarrerak aldez aurretik erosita 16 euroko balioa dute. Egunean bertan 19 eurotan eskuratu ahal izango dira.