Renferen zerbitzu eskasak salatzeko sinadura bilketa hasi dute

Arrankudiagari eskaini zaion tren-zerbitzu eta  tren-geltokiaren egoerari buelta emateko sinadura-bilketa hasi dute hainbat bizilagunek. Adierazi dutenez, irailaren 27an aldatu zuen Renfek trenen ordutegia, Arrankudiagako garraioa murriztuz. Hori eta tren geltokia prekarioa dela iritzita, geroz eta herritar gehiago dira Renfeko bulego eta Arrankudiagako Udaletxera hurbiltzen ari direnak.

Arrankudiagari eskaini zaion tren-zerbitzu eta  tren-geltokiaren egoerari buelta emateko sinadura-bilketa hasi dute hainbat bizilagunek. Adierazi dutenez, irailaren 27an aldatu zuen Renfek trenen ordutegia, Arrankudiagako garraioa murriztuz. Hori eta tren geltokia prekarioa dela iritzita, geroz eta herritar gehiago dira Renfeko bulego eta Arrankudiagako Udaletxera hurbiltzen ari direnak.

Izan ere, Civis trenek ez dute geldiunerik Arrankudiagan, eta jendeak garraio publikoa gehien erabiltzen duen orduetan Ugao dute aurreneko edo azken geltoki. Besteak beste, gaineratu dute, tren geltokia ez dago egoera onean: "aldapak zuloz beteta daude, pertsona nagusientzako ez dago egokitzapenik, umeen karroak ezin dira igo, ez dago txartel makinarik ezta bezeroaren arretakoekin kontaktatzeko aukerarik". Era berean diote bidaiatzeko txartela erosteko aukerarik ez dutela eta gainontzeko herriekin komunikatzeko zerbitzuen prezioa %50 igo dutela: "Lehen 2.15€ balio zuen txartelak, orain 3.2€".

Arrankudiagar batzuk Renfera jo dute zuzenean. Alabaina, herriko egoeraren arrazoitzat metroaren konpetentziagatik bezeroak ez galtzeko Basauri bezalako herri handiei lehentasuna eman dietela erantzun diete. Haatik, sinadurak batu eta Udalari aurkeztea erabaki dute, instituzioak Renferi eskaera zuzena egin diezaion eta egoera konpon dadin.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide