1500 lagunek hezkuntza sistema nazionala eskatu dute

Ikasle Abertzaleek antolatutako Ikasle Egunaren baitan, 1500 lagun bildu ziren atzo Amurrioko kaleetan euskal eskola bat aldarrikatzen. Besteak beste, "Euskaraz ikasi, euskal herria ikasi", "hezkuntz sistema nazionala" oihuak nonahi entzun ziren, baina gazteen aurkako azken sarekadan atxilotu zuten Ikoitz Arrese IAko bozeramailea eta atxilotuak ere izan zituzten gogoan.

Ikasle Abertzaleek antolatutako Ikasle Egunaren baitan, 1500 lagun bildu ziren atzo Amurrioko kaleetan euskal eskola bat aldarrikatzen. Besteak beste, "Euskaraz ikasi, euskal herria ikasi", "hezkuntz sistema nazionala" oihuak nonahi entzun ziren, baina gazteen aurkako azken sarekadan atxilotu zuten Ikoitz Arrese IAko bozeramailea eta atxilotuak ere izan zituzten gogoan.

Guardia Zibilak herriko sarrera guztietan ezarritako kontrolengatik ordu erdi atzeratu zuten manifestazioaren hasiera. 18:30en bueltan iritsi ziren lehen manifestariak Ikasle Egunerako jarritako karpan prest zegoen ekitaldi politikorako. Gazte batek eginiko performance batek ireki zuen ekitaldia. Ondoren, bideo baten bitartez ikasleek igaro duten urteari errepasoa eman zioten. Ikasle presoak ere oroitu zituzten, poesiaren eta gitarraren laguntzaz.  Ikasle mugimenduak ikastetxe zein unibertsitatean jasaten duten errepresioa salatzearekin batera irailean Palestinara joandako ikasle brigada kulturaletik Palestinako ikasle baten hitzak pantailaratu zituzten. IAk eginiko interbentzioan, ordea,  ikasle mugimenduaren lana eta beharra gogoratu zuten. Bertaratu zirenek, hezkuntza sistema nazionalarekin eta IAk 50tik gora eragilerekin sinatutako manifestua izan zuten aldarri.

"Gora euskal ikasleria! Gora ikasle abertzaleak" oihuarekin karpa hustu eta Gose, Doctor Deseo, Habeas Corpus, La pulqueria eta Ze esatek taldeek berotu zuten kaleko hotza. Gaurtik aurrera, baina, datorren urtera arte itxaron beharko dute ikasle eta abertzaleek Ikasle Egunaz gozatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide