Unai Mendibil eta Ainhoa Comas. Horiek dira Aiaratik Arabako bertsolari txapelketan lehiatzeko aurrekanporaketatik sailkatu diren bertsolariak. Atzo jokatu zen Garrastatxun (Baranbio) sailkatze proba. 40 entzuleren berotasunarekin, Julen Eizagirre (Amurrio), Beñat Oribe (Agurain), Iker Pastor (Zalduondo), Iñaki Kabeza (Laudio), Jon Unai Axpe (Agurain), Unai Mendibil (Amurrio) eta Ainhoa Comas (Amurrio) aritu ziren bertsotan. Zortziko handian zein txikian, bina bertso kantatu behar izan zituzten binaka gaia emanda. Ondoren, puntu erantzunaren ariketa osatu zuten. Saioa arina eta freskoa izan zen. Txapelketak, ordea, bidea ireki edo ixtea dakar, eta epaileen erabakiz Unai Mendibil, Ainhoa Comas eta Iker Pastor izan ziren hoberen kantatu zutenak.
2011ko otsailean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa. Aurrekanporaketak igarota lau aiararrek abestuko dute. Serapio Lopez (Baranbio) eta Izar Mendiguren (Laudio), aurreko edizioan finalerdietara iristeagatik kanporaketetara zuzenean sailkatuak, batuko baizaizkie txapela eskuratzeko lehiara.