Hamasei urtetik gorakoentzako bertsolaritza ikastaroa. Hori da Arabako Bertsozale Elkarteak (ABE), Basalarrina elkartearekin elkarlanean azaroan zehar eskaintzeko duen asmoa. Helburua Arabako eskualde guztietan bertsozaletasuna bultzatu edo sortzea da. Era hojnetan, nahi dute bertsolariei plaza berriak ematea. Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin burutu dute egitasmoa. Bertsolaritzaren misterioa argitu, hitzekin jolastu eta lagunarekin kantatuz gozatzeko aukeratzat definitu du Laudio bertsozAletzen Asier de la Fuente ABEko kideak.
Ikastaroak bost asteko iraupena du, eta azkeneko saioan bertsolarien bisita izango dute. Azaroaren 12an, 19:30ean deitu dute aurkezpen bilera, Basalarrinan, eta interesa dutenen artean erabakiko dute zein egunetan eta zein ordutan elkartuko diren. Bertsoen eskolak dirauen bitartean zaleek hala eskatuz gero, haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da.