Gaizka Molinuevo (Txirula), Iskander Vesga (Saxoa), Markel Gonzalez (bateria), Iñigo Pagazaurtundua (kitarra), Joseba Urruela (Baxua), Lander Otaola(trikitixa), Olatz Garcia (ahotsa) eta Mikel Barros (alboka eta panderoa) Izargik batzen ditu. Dagoeneko Lakuntza, Lekeitio, Aiaraldea, Urretxu... zeharkatu dituzte euren musika tresnekin. Haien hitzetan, musika "parranda beste modu batean botatzeko" tresna da.
Ezagutzen ez duen batentzako zer da Izargi?
Izargik guri modu batean edo bestean musikaz gozatzeko aukera ematen digu, eta guk, aldi berean, aukera eta gozamen hori ezagutzen ez gaituen pertsona horri helarazi nahi diogu
Nolakoa izan da taldearen sorrera? Espero zenuten harrera izaten ari zarete?
Izargiren hastapena kontzertu bakarra emateko esperimentu hutsa izan zen eta gure ezusterako proiektu berri baten hasieraren aurrean geunden. Hortik aurrera proiektuari forma eman genion eta gure gogoekin batera handitzen joan zen. Egia esan, ez genuen hainbeste jotzeko aukerarik espero baina behin hauek aurrean izanda ezin genituen alde batera utzi
Aiaraldean zein arazo ditu musika talde batek aurrera egiteko?
Arazoak ez dira bakarrik Aiaraldera mugatzen zoritxarrez, musika talde batek aurrera egiteko dituen tresnak (eta ez musikalak) ez dira bakarrik gogoekin asetzen, entsaiatzeko lokala eta jendaurrean jotzeko aukerak oso eskasak dira, horri gehitu behar zaio normalean gauzak antolatzerako orduan kanpoko taldeak etortzen zaizkigula burura etxekoak baino
Izargi izenaren atzean zer izkutatzen da, gaueko dirdira izateko nahia?
Talde gazte baten ilusioa batez ere, eta ikusten gaituzteneei dirdira hori helarazten badiegu, gure ilusioa biderkatzen da.
Musikatik bizitzea zer da gaur egun, amets bat? Hala ez bada, zein da zuen erronka?
Argi dago musikatik bizitzea ia ezinezkoa den amets bat dela, orduan gure erronka momentu hau aprobetxatzea da eta hemendik aurrera etorriko dena, batek daki.