Gaur egunera heldu den lehengo garaiko ondarea ezagutarazteko helburuarekin, Gurpide elkarteak hurrengo asteetan, Lendoñobeitiko Jardunaldi Kulturalak antolatu ditu. Besteak beste, Lendoñoko bizilagunez osaturiko talde honek herriko ur-errota berritu zuen duela urte batzuk.
Jardunaldi hauen barne hainbat ekintza egingo dituzte; igande honetan, urriak 24, Andrés de Poza lizentziatuaren inguruko hitzaldia emango du José Salazar historialariak urriaren 31n herriko dorretxea, eliza, Pozako baseliza eta errota bisitatzeko aukera izango dugu, eta azaroaren 7an Larruazabalgo baselizak eta inguruak ezagutu ahal izango ditugu.
Gure herriak, auzoak eta bazterrak ezagutu eta gordetzen duten ondarea aurkitzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, beraz, gertutatu zaitezte Lendoñobeitira!