Espero zuena baino baja gehiago izateagatik Ganbegi-6-2 hockey taldeak ez du denboraldia nahi bezala hasi. Hala adierazi du Hector Borge Arabako Hockey Federazioko kirol zuzendariak Asturiasen, Gijongo Covadonga taldearekin lehiatutako partidua galdu eta gero. Talde laudioarraren hasierako hamaikakoa honela kokatu zuten: Aitor Solatxi, Ortzi Larrory, Ruben Martinez, Hector Borge eta Iñaki Olaguenaga defentsan; Peio Garaio, Galder Garaio eta Julen Arija zelai erdian. Migel Anjel Ruiz, Aitor Suarez eta Sergio Perezek aurrelari lanetan jardun zuten.
Lehenengo zatian asturiarrak izan ziren jaun eta jabe. Hogeitabost minutu behar izan zituzten aurreneko gola sartzeko. Bost minututara, 2-0 hartu zieten aurre arabarrei. Migel Angel Ruiz izan zen aiararren markagailua estreinatu zuena, zelaiaren erdialdean lapurtutako pilotarekin defentsak gainditu eta makilaren barne aldeko zatiarekin eskuadratik igaroarazi zuena pilota. Bigarren zatian Aitor Suarez laudioarraren tantoari esker, bina jarri zen markagailua. Partidua parekatuta zegoela uste zitekeenean, ordea, Covadongakoek hiru gol gehiago sartu zizkieten hamar minututan.
Asturiarren zelaian 5-2 galtzearen ondorioz, Espainiako ligako lehen mailako seigarren postuan dago talde laudioarra, bi punturekin.
PJ | PG | PE | PP | GF | GC | Ptos. | ||
1º | CAJACANTABRIA SARDINERO | 2 | 2 | 0 | 0 | 7 | 2 | 4 |
2º | ATLETICO SAN SEBASTIAN | 1 | 1 | 0 | 0 | 5 | 2 | 2 |
3º | R.G.C. COVADONGA | 1 | 1 | 0 | 0 | 5 | 2 | 2 |
4º | PASAIAKO TRINTXER HOCKEY K.E. | 2 | 1 | 0 | 1 | 5 | 5 | 2 |
5º | KALE LAGUNAK, H.T | 2 | 1 | 0 | 1 | 5 | 6 | 2 |
6º | GANBEGI 6-2 H.T. | 2 | 0 | 0 | 2 | 3 | 8 | 0 |
7º | HOCKEY ZARAGOZA | 2 | 0 | 0 | 2 | 3 | 8 | 0 |