Aiarako Eusko Alkartasunaren iritziz, Markijanako auzikideek jasaten duten kutsadura fisiko eta akustikoak mugak gainditzen ditu. Hori dela eta, Lauren Uria EAko zinegotziak gaur egungo egoerak ekar ditzazkeen ondorioak kontuan hartuz jokatzea eskatu dio Aiarako Udalarii. "Arabako Diputazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza eska dezatela beharrezko neurriak hartzeko ez baldin badago baliabiderik. Murgako bizilagunen kexak justifikatuta daude, eta inork ez du ezer egin aldatzeko".
Horregatik, aurreratu du, biharko udalbatzan herriko gobernuari urgentziaz egoerari buelta ematearen beharra azalduko diola. "Egin behar den lehenengo gauza aste oso batez airearen kutsadura neurtzea da, industriaren jarduerak zenbaterainoko kaltea eragiten duen argitu eta hartu beharreko neurriak jakiteko".