Facebooka, tuentia...geroz eta herritar gehiago dira internet bidezko komunikazioan gizabanakoa harrapatzeko dauden sareak. Gehienak gazteak direla uste badaiteke ere, facebookean geroz eta adin tarte handiagoko jendea topatu daiteke. Erabiltzaile batzuk ekitaldiak iragartzeko baliatzen dituzte informazioaren zabalkuntzarako tresna teknologikoak. Badira, baina, informazio pertsonala argazki, bideo etabarren bidez interneten barraiatzen dituztenak ere.
Laudioko gazte independentistek antolatuta, ostiral honetan, sare sozialak dituen gauza on eta arriskuetaz mintzatuko da Galder Gonzalez aditua Laudioko Gaztetxean. Denok entzun dugu zirt edo zart sare sozialei buruz, baina ba al dakigu benetan zer diren eta zertarako erabiltzen diren? zalantza horiek eta gehiago argitzeko, ezbairik gabe, ez galdu aukera.