Amurriok "Musicos sin fronteras" gobernuz kanpoko erakundearen sarea osatuko du

Amurrioko Udalak bat egin du Musicos sin Fronteras Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) bultzatutako bake mugimendu eta giza eskubideen eskaerarekin. Ekimen horren bitartez, era guztietako genero indarkeria errefusatzeko nahia ere azaldu du Udalak.

Amurrioko Udalak bat egin du Musicos sin Fronteras Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) bultzatutako bake mugimendu eta giza eskubideen eskaerarekin. Ekimen horren bitartez, era guztietako genero indarkeria errefusatzeko nahia ere azaldu du Udalak. Gaineratu dutenez, oinarrizko eskubideen urraketaren lanketa babestuko dute "oinarrizko giza eskubideen defendatzaile" direlako.
Musicos Sin Fronteras erakundea 1995ean sortu zen Gasteizen, eta musikaren bitartez haurtzaro desegoki zein babesik gabeei buelta ematen saiatzen da. Horretarako elkartasun kontzertu, bidaia, konferentzia zein bilerak antolatuz, erakunde eta gizabanakoen konpromisoa bilatzen dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide