Patxi Abad euskal preso politikoak atzo zuen Frantziako espetxetik irteteko eguna. Alabaina, astelehenean jakinarazi zioten Espainiako Entzutegi Nazionalaren euroagindu eskaera bat duela, 2004. urteko data duena. Atzo Parisko auzitegian egindako saioan, Patxi Abad preso politikoak berak salatu zuenez, "sinistezina da 2004ko erreklamazio bati erantzuteko azken egunera arte itxaron izana". Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AMM) zabaldu duenez, momentuz Frantziar Estatuan jarraituko du preso.
Euroagindua urriaren 27an Parisen izango duen epaiketan ebatziko da eta horren arabera erabakiko dute Espainara preso edo aske eramango duten. Horren karietara, AMMk gogoratu du Patxi Abaden kasua euskal preso politikoen aurkako jazarpen etengabearen adibide bat gehiago baino ez dela, presoengan desoreka eta etsipena sortzeko propioki erabiltzen dutena. 2003an atxilotu zuten Patxi Abad, ETAko kide izatea leporatuta.