Datorren astelehenean hasiko da Aiaraldea.fm irratsaioa emititzen Uhinak irrati librean. Programak ordu erdiko iraupena izango du eta goizeko zortzietan, eguerdiko hiruretan eta gaueko hamarretan entzungo da 96.5 frekuentzian. Esatariek jakinarazi dutenez, Aiaraldean gertatutakoaren berri emango dute irratsaioan: jasotako albisteak, bideoak, agenda-oharrak zein Aiaraldeako kolaboratzaileek egindako proposamen kulturalak. Horretaz gain, www.uhinak.net webgunean edonoiz eta edonondik programa entzuteko aukera izango dela azpimarratu dute.