Taldekideen azken orduko bajek garaipena eman diete Pasaiako Trintxer taldeari. Hala uste du Iñaki Olaguenaga Laudioko taldearen entrenatzaileak. Izan ere, Josu San Emeteriok, Asier Berazak, Endika Garaiok, Cesar Vicariok eta Sergio Perez jokalariek ezin izan zuten larunbateko partidua jokatu. Prentsa oharraren arabera, ez zuten talde pasaitarraren aurrean garaipena lortzerik izan, baina gol aukerak ederki aprobetxatu zituzten.
Espainiako Lehenengo mailako lehen partiduan Ortzi Larrory, Hector Borge, Iker Kuartango, Iñaki Olaguneaga, Galder Garaio, Miguel Angel Ruiz, Peio Garaio, Julen Arija, Aitor Suarez, Julio Muñoz, Iker Mendia, Unai Vallejo eta Igor Barbara lehiatu ziren.
Lehenengo zatian pilotaren jabetza orekatua izan zen, baina gipuzkoarrek ez zuten aukerarik galdu eta atezain laudioarraren desbideraketa akatsdun bat medio 0-1 aurreratu ziren markagailuan. Bigarren gola penalti-korner baten ondorioz sartu zuen Pasaiako Trintxerrek. Iñaki Olaguenaga jokalari laudioarrak gipuzkoar defentsei lapurtu zien pilotak eman zien gola eta irabazteko esperantza Ganbegi 6-2koei. Alabaina, partidua amaitzeko sei minuturen faltan hirugarren gola sartu zuen Pasaiako Trintxerrek, jokoan zeuden hiru puntuak haienganatuz. Larunbateko porrotaren ondorioz, Ganbegi 6-2 taldea sailkapen orokorreko laugarren postuan dago.
PJ | PG | PE | PP | GF | GC | Ptos. | ||
1º | ATLETICO SAN SEBASTIAN | 1 | 1 | 0 | 0 | 5 | 2 | 2 |
2º | CAJACANTABRIA SARDINERO | 1 | 1 | 0 | 0 | 4 | 1 | 2 |
3 | PASAIAKO TRINTXER HOCKEY K.E. | 1 | 1 | 0 | 0 | 3 | 1 | 2 |
4º | GANBEGI 6-2 H.T. | 1 | 0 | 0 | 1 | 1 | 3 | 0 |
5º | KALE LAGUNAK, H.T | 1 | 0 | 0 | 1 | 1 | 4 | 0 |
6º | R.G.C. COVADONGA | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
7º | HOCKEY ZARAGOZA | 1 | 0 | 0 | 1 | 2 | 5 | 0 |