Udal bulegoetako langileen ia erdiak euskara praktikatzeko programetan hartzen du parte

Izaskun Miñano Euskara Arloko zinegotziaren arabera, Laudioko udaletxeko bulegoetan dauden langileen erdiak bat egin du euskara praktikatuz erabilera sustatzeko sortu dituzten taldeetan. Ekimena "Sar ezazu hanka" programaren barruan kokatu du Euskara Arloak, eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko 2008-2012 Plan Estrategikoaren baitan ezarri da. Aurtengoa bigarren edizioa da, eta 37 langilek bat egin dute ekimenarekin.

Prentsa oharrean Miñanok adierazi duenez, oso emaitza oneko ekimena da "alde guztietako balorazioetan nota bikaina duena". Izan ere, azaldu du, uda ostetik EMUN enpresaren bitartez egiten ari direla ahozko harremanen azterketa kualitatibo zein kuantitatiboa eta oso nabariak direla hizkuntza ohituretan eragindako aldaketak. Abiarazitako programak astean ordu bateko iraupena du eta uztaila bitarte egongo da funtzionamenduan. "Alkatearen baimena dago eta zero euroko kostea du. Langileak, lanari ahalik eta kalte gutxien egiteko, hiru taldetan banatuta daude".  

Bestalde, gogoratu du, "Sar ezazu hanka" programaren bitartez, guraso, langile zein herritarrek euskara praktikatzeko ikastaro eta ekimenak ere abian daudela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide