Urduñako VII.Mendi Martxa

Euskal Herritarrak mendizaleak garela gauza jakina da, eta hala agertzen dugu aiaraldearrok. Aurreko asteburuetan Orozkoko XXII. Iraupen Mendi Ibilaldia eta Arrankudiagako Mendi Martxa izan dira, eta hurrengo igande honetan, urriak 10, Urduñari dagokio txanda.

Euskal Herritarrak mendizaleak garela gauza jakina da, eta hala agertzen dugu aiaraldearrok. Aurreko asteburuetan Orozkoko XXII. Iraupen Mendi Ibilaldia eta Arrankudiagako Mendi Martxa izan dira, eta hurrengo igande honetan, urriak 10, Urduñari dagokio txanda.

Izan ere, Txarlazo Mendi Taldeak VII. Mendi Martxa antolatu du. Aurtengoan ere 2 ibilaldi egongo dira, mendizale eta ibiltari ezberdinentzat pentsaturikoak: bata 25 kilometrokoa eta bestea 14 kilometrokoa. Luzeena goizeko 8etan irtengo da hiriko Foru Plazatik, eta laburrena, apur bat beranduago, goizeko 10etan. Bietan parte hartzeko, egunean bertan izena eman beharko dute mendizaleek plazan egokituko diren mahaietan.

Urduñako eta Gorobel Mendilerroko bazterrak ezagutzeko aukera paregabea, izan ere, Txarlazo Mendi Taldearen helburuen artean, mendizaletasuna sustatzeaz gain, gure mendietako bidexkak eta txokoak ezagutaraztea dago. Urduñako Mendi Martxaz gain, datorren hilaren 7an, Amurrioko Mendiko Lagunak Taldeak XXIV. Mendi Ibilaldia egingo du. Nagitasunari eta oheko epeltasun goxoari aurre egin eta udazken hontan denok mendira!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide