Herri eskolak antolatuko ditu IAk Hispanitate Egunean

Urriaren 12a, Hispanitate egunerako, Herri Eskolak prest dituzte Ikasle Abertzaleek. Aurreratu dutenez, Laudioko Institutuan egingo dituzte eta  hitzaldiak izango dira nagusi. Helburua jai arrotzei intsumisioa egitea da. Era berean, adierazi dute, euskal hezkuntza sistema nazionalaren baitan euskal egutegi propioa izateko beharra dagoela. Halaber, iragarri dute, azaroaren 6an Amurrion ospatuko den Ikasle Egunaren harira urriaren 30ean ikasle egun txikia egingo dutela Laudion.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide