Urritik aurrera kale berri bat izango du Aretak, Gasteiz izenekoa. Proiektua gaur onartu du Arabako Foru Aldundiak eta kalea eraikitzeari urtarrilean ekingo diotela jakinarazi du. Izan ere, Toki Administrazioaren eta Lurralde Orekaren Sailak zein Herrilan eta Garraio Sailaren artean bi milioi euro jarriko dituzte obrak gauzagarri gerta daitezen. Hala, Renfeko trenbide azpia eta Anuntzibai jauregia lotzen dituen errepide zein etxebizitzen guneak izen berria izango du. Lanen aurreikuspena hamar hilabetekoa da. Horretarako, Laudioko Udalak 247.000 euro bideratuko ditu eta Arabako foru sareko errepidea izandako kalearen titulartasunaren jabe izango da.