Ikasle Eguna 2010 Amurrion ospatuko du Ikasle Abertzaleak-ek

Azaroaren 6an, larunbatez, Amurrion izango da aurtengo Ikasle Eguna. Ikoitz Arrese IAko bozeramaileak Ze Esatek! taldekoak eta hainbat ikasleren artean azaldu duenez, Ikasle Eguna antolatzeko arrazoirik ez zaie falta : "ikasleon eta Euskal Hezkuntzaren kontrako erasoak etengabeak dira". Hala ere, dio, ikasle eta abertzaleek gogotsu ekin diotela ikasturte berriari eta Euskal Eskola Nazionalaren aldeko bideari.

Azaroaren 6an, larunbatez, Amurrion izango da aurtengo Ikasle Eguna. Ikoitz Arrese IAko bozeramaileak Ze Esatek! taldekoak eta hainbat ikasleren artean azaldu duenez, Ikasle Eguna antolatzeko arrazoirik ez zaie falta : "ikasleon eta Euskal Hezkuntzaren kontrako erasoak etengabeak dira". Hala ere, dio, ikasle eta abertzaleek gogotsu ekin diotela ikasturte berriari eta Euskal Eskola Nazionalaren aldeko bideari. "Ikustea besterik ez dago Iruñerriako ikasleek burututako mobilizazioak, non ehunka ikaslek ezezko borobila adierazi zioten Alberto Catalán Sailburuak inposaketa bidez onartutako ikasleontzako dekretu zigortzaileari". Haatik, azaroaren 6an Amurrion ikasle andana biltzeko egitaraua aurkeztu zuten atzo.

Egitarau oparoa

Goizean zehar, besteak beste,  umeentzako jolasak, "beste unibertsitate baten aldeko ikasleen olinpiaden final handia"  eta Porrotx pailazoa izango dira. Eguerdian 400 bat ikaslerentzako bazkari herrikoia prestatuko dute, eta arratsaldeko 17:30ean udaletxeko plazatik "Ikasleoi erasorik ez! Hezkuntza Sistema Nazionala" lemapean manifestazio nazionala deitu dute. .Horren harira, IAk kaleratu duen manifestua eragileen artean oso harrera ona izaten ari dela azpimarratu du Arresek. Gauean, Habeas Corpus, La pulqueria, Gose, Ze esatek! eta Doctor Deseo musika taldeek kontzertua eskainiko dute. Sarrerak, aldez aurretik erosita, 16 euro balioko du eta bertan hartuz gero, 19 euro.

Gaineratu dute, 2010eko ikasle egunaren kanta Ze esatek! taldeak egin eta Sorkunek kolaboratu duela. Letra, aldiz, Izar Mendiguren bertsolari laudioarrak egin du.

Azaroaren 6a euskal hezkuntzak bizi duen erasoaldi inposatzaile eta españolistari erantzuna emateko eguna izango delakoan, ikasle gazte eta herritar orori dei egin dio IAk Ikasle Eguna 2010ean eta manifestazio nazionalean parte har dezan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide