Euskara praktikatzeko "Sar ezazu hanka" programa berrabiarazi du Euskara Arloak

Ikasturtea hastearekin batera abian da "Sar ezazu hanka" programa. Euskara Arloak horretarako bi ekimen herriratu ditu. Batetik, euskara praktikatzeko taldeak, eta bestetik, helburu bera duten bidaia kulturalak.

Ikasturtea hastearekin batera abian da "Sar ezazu hanka" programa. Euskara Arloak horretarako bi ekimen herriratu ditu. Batetik, euskara praktikatzeko taldeak, eta bestetik, helburu bera duten bidaia kulturalak.

Izaskun Miñano Euskara Arloko zinegotziaren esanetan, ohiko ikasketetatik aparte euskaraz hitz egiteko kafe bat hartzean, paseoan edo herritarrek nahi duten toki, egun, ordu eta moduan antolatu dute ekimena. Horretarako baldintza gutxienez hiru laguneko taldea osatzea da. Zerbitzua doakoa da eta Udalak  dinamizatzaile profesional bat jarriko du Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.  "Gaur egun astearteetan 9:00etatik 10:00tara, ostegunetan 15:15etik 16:15era eta ostiraletan 15:30etik 16:30era biltzen diren taldeak daude martxan, baina ikasturte hasierarekin batera beste talde batzuk aktibatuko dira, baita zuk nahi duzun hori ere".

Bidaia kulturalak

 Bestalde, aurtengo ikasturtean ere euskaraz egitera bultzatzeko bidaia kulturalak izango direla aurreratu du Miñanok. Urriaren 31an, esaterako, San Adriango tunela bisitatzera joango dira, azaroaren 20an Aralarrera eta abenduaren 18an Gorbeiako elurzuloetara. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide