"Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari!" lemapean berrogeita hamar lagun bildu ziren atzo Laudioko udaletxearen aurrean. Helburua Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren euskal herritarrei elkartasuna adierazteaz gain, Udalbiltzaren lanari zilegitasuna eman eta defendatzea zen. Haatik, Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea eta beste zenbait eragilek ordu erdiko kontzentrazioa egin zuten.
Euskal Herriko udalen erakundea da Udalbiltza. 2003an, Baltasar Garzon epailearen aginduz, Udalbiltzako hamairu lagun atxilotu eta kontuak blokeatu egin ziren, baina ez zuten Udalbiltza legez kanpo utzi. Aurten eman zaio epaiketari hasiera, eta 23 kide daude auzipetuta ETA erakundearekin zerikusia dutelakoan. Auzia uztailaren 15ean hasi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta atzo iragarri zuenez, urriaren 25ean berrartuko du kasua epaitegiak. Urriaren 27an espero da amaitzea epaiketa, eta ondorioen argitaratzea aurreratu duten arren ez da zehaztu epaia publiko noiz egingo duten.