Pertsona bat atxilotu du Guardia Zibilak 16 kilo kalamu landare atikoan izateagatik

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2010ko urr. 2a, 12:53
Ereiteko 16 kilo kalamu landare, zazpi landare lehor eta kalamuaren ekoizpenerako materiala. Horiek dira irailaren 11an, Artziniegako atiko batean drogaren aurkako operazio batean Guardia Zibilak Artziniegako bizilagun bati atzeman zizkion frogak. Berri agentziek zabaldu dutenez, kalamuaren kontserba, enbase eta banaketa ere egotzi diote atxilotu duten bizilagun aiararrari.
Ereiteko 16 kilo kalamu landare, zazpi landare lehor eta kalamuaren ekoizpenerako materiala. Horiek dira irailaren 11an, Artziniegako atiko batean drogaren aurkako operazio batean Guardia Zibilak Artziniegako bizilagun bati atzeman zizkion frogak. Berri agentziek zabaldu dutenez, kalamuaren kontserba, enbase eta banaketa ere egotzi diote atxilotu duten bizilagun aiararrari. Informazio iturrien arabera, etxebizitzaren jabeari droga trafikoa eta osasun publikoaren kontrako delitua egin izana egotzi diote.
Ikerketa iturrien esanetan, uztailean ekin zioten Araban substantzia estupefazienteen trafikoaren kontrako azterketari. Bi atxilotu, 42 kilo kalamu eta 850 gramo hatxis izan dira Artziniega, Agillo eta Alegria-Dulantzin eginiko polizia operazioetan bildutako datuen emaitza.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide