Udazkeneko hotzari aurre egiteko aukera bikaina izango dute aiaraldeako korrikalariek igande hontan Urduñan. Izan ere, azken urte hauetan egin ohi den bezala, Urduña Hiriko Herri Krosa antolatu du Arando Korrikalari Taldeak.
Hitzordua eguerdian izango da hiriko Foru Plazan. 10 kilometro t'erdi inguruko ibilbidea (10.548 metro zehatz-mehatz) hiriko kale eta auzoetan zehar igaroko da, eta nahiz eta Euskal Herriko korrikalari asko lasterketan parte hartzera gerturatzen diren,ez da beharrezko baldintza lasterkari profesionala izatea. Beraz, sasoi fisiko onean baldin bazaude, jantzi zapatilak eta zatoz lasterketara.
Adina ere ez da korrika honetan parte hartzeko eragozpena izango. Gazteek 1.500 metroko lasterketa egiteko aukera izango dute eguerdiko 11 t'erdietan, eta txikienek ere 600 metroko lasterketan korrikan parte hartu ahal izango dute ordu berean. Kategoria guztietan, gizon eta emakumeen sailkapenetan, emango dira sariak: haur, gazte, nagusi eta beteranoentzat (hauen artean beste bi kategoria egongo direlarik, jaiotze dataren arabera). Kirolaz gozatzeko aukera paregabea!