Lazarraga Saria jasotzeko hautagaien artean, Aiarako hiru enpresa daude

Nola Amurrioko Adi! Zentro Grafikoa, hala Laudioko Talleres Gometegi eta JEZ enpresak bihar jakingo dute Lazarraga Sariaren jabe diren edo ez. Arabako Diputazioak eta Bai Euskarari elkarteak antolatu dute ekimena eta sari hauen bidez Arabako lau entitate eta pertsona bat sarituko dira euren lan ingurunean euskara txertatzeko aurrera eramandako ekimenengatik. Antolatzaileen esanetan, helburu nagusia Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea eta haien ahalegina errekonozitzea da.

Talleres Gometegi, Barne harremanetan euskara modu egokien gehien erabiltzeagatik nabarmendu den entitateen artean kokatu du Sariketaren epaimahaiak. Sail honetan, azaldu dute, estatutuak; lan hitzarmenak; kontratuak; nominak; finikitoak; 10T; lan-parteak; Kudeaketa Plana; kalitatearen eskuliburua; lan arriskuen prebentzioen plana; prozedurak; txostenak; barne araudia; balantzeak; aurrekontuak; dieta-orriak; barne oharrak; zirkularrak; jakinarazpenak; bilera-deiak; lan-bilerak; eta aktak aztertu dira.

 JEZ sistemas ferroviarios enpresa, berriz, euskara sustatzeko ekintza berezi eta eraginkorren bat garatu duen entitateen artean nabarmendu dute. Amurrioko ADi!Zentro  Grafikoa, ordea, kanop harremanetan euskara modu egokien gehien erabiltzeagatik izendatu dute Lazarraga Sarien hautagai. Besteak beste, idatzizko harremanetan; ahozko harremanetan; publizitatea eta promozioan euskaraz bereizteagatik. Lazarraga Sariak bihar, 19:30ean banatuko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide