Euskal jaiak Aiaraldean
Asteburu honetan euskara eta jaia izango dira protagonista Aiaraldean. Izan ere, Baranbion eta Laudion makina bat ekimen antolatu dituzte eragile desberdinek.
Laudioko Udalaren Euskara Arloak adibidez, egun osoko egitaraua prestatu du herri gunean. Goizean goizetik kalejirek alaituko dute herria.Eguerdian, 400 pertsonako muga duen herri bazkaria egongo da. Eta ez nolanahikoa:Andoni Egaña, Jon Maia eta Unai Iturriagak bertsoz emango baitiote zaporea postreari.
Laudioko Larrazabal auzoan, berriz,Jaiak Koordinakundeak deituta goizean zehar Auzuneko baserriak ezagutzeko bisita gidatuak izango dituzte.Eguerdian bazkaria egingo dute San Juaneko baselizan. Arratsaldean dantza plaza egongo da aipatutako bi lekuetan.
Baranbion, bestalde, Euskararen eguna ospatuko du Belaiki elkarteak. Tripa ederki bete ondoren bertsoz asetzeko aukera izango du bertaratzen denak Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusekin.
Euskarak Aiaraldean bere tokia hartzen duen bitartean, beraz, asteburu hoentan ez da faltako euskararen aitzakian bildu eta gozatzeko arrazoirik.