Arrankudiagako Atxeta auzoa eta Arakaldo artean biribilgunea eraikitzeko obrei hasiera eman die aste honetan Bizkaiko Foru Aldundiak. Helburua gidariaren segurtasuna hobetzea da. Biribilgunea Atxetako Dia supermerkatua eta Arakaldoko gasolindegiaren artean kokatuko dute.
Egitasmo beraren barruan sartu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Arrankudiagako Bakiola industrialderako sarrera hobetzeko lanak. Aiaraldea Bilborekin komunikatzen duen errepidea izaki, autobus eta auto askok igarotzen dute lanak egiten hasi diren bi guneak. Haatik, Bizkaiko Diputazioak 3.836.560 euro bideratu ditu Bakiola industrialdeko sargune eta Arakaldo eta Atxetako sargunera. Arrankudiagako kasuan, "T" formako gurutzagunea da eraiki nahi dutena. Adierazi dutenez, Atxetako biribilguneko lanak epe motzera bukatzea espero dute. Bakiolarako sarguneak, aldiz, urte bateko epea izango du amaituta egoteko.