Arabako Odol Emaileen Elkarteak adierazi duenez, Laudion odol emaile kopurua igotzeko helburuz, zerbitzua goizez eskaintzeko aukera aztertzen ari dira. Egindako azterketa baten arabera, odol emaileak ugaritu egiten dira horretarako baliabideak Aiara eskualdera gerturatzean. Asmoa, Amurrion abiarazitako aldaketaren ondorio izan da. Izan ere, abuztuan odola emateko zerbitzua goizera pasa zuten eta oso arrakastatsua izan da. Hori dela eta, Laudion ere gauza bera egitea eztabaidatzen ari da Arabako Odol Emaileen zuzendaritza. Helburua, zerbitzua eta ordutegia handitzearekin batera odol emaileak ugaritzea da.
Prentsari jakinarazi diotenez, odol emaileen kopuru eskasak alarma egoera piztu du. Elkartearen hitzetan, "urte osoan zehar odol emaileak nabarmenki jaitsi badira ere, uztailean eta abuztuan egon den osasun ekarpena izugarri murriztu da". Hori dela eta, herritarrei dei egin diete odol emaileak izatera : "garai ona da odola emaile sekula izan ez direnak, odol emaile izateko. Odol bankuak gabezian daude".