Aurtengo ikasturtearen atarian, ez doaz eskolak ematera ikastetxeak bakarrik. Izan ere, Laudioko Udaleko Euskara arloak ikastaro bat prest du euskaraz ez dakiten gurasoek eskolako lanak egiten laguntzeko seme-alabei. Hizlaria Ebete taldeko Iñaki Eizmendi izango da. Prentsa oharrean hedatu dutenez, urriaren 4an, astelehena, 17:30etik 19:00etara egingo da tailerra eta sarrera librea eta doakoa izango du. Felix Mugurutza, Euskara Arloko arduradunak azaldu duenez, hitzaldia gazteleraz emango dute. Aurreratu duenaren arabera, gurasoek eskolako lanak egiteko ikasleak nola motibatu, ikasgaiak euskaraz helarazten bazaizkio haurrari gazteleraz laguntzea ea egokia den, edo guraso erdaldunek ingeleseko eta euskarako lanetan nola lagundu aztertuko dute.