Fi ta Fik euskal musika tresnen eskolak ikasturte berria abiatzear du. Asteazkenean eman zioten matrikulazioari hasiera, eta gaur bukatuko da Urduña zein Laudioko eskoletan izena emateko aukera. Guztira, 10 ikastaro antolatu ditu aiarar elkarteak: Nafar gaita eta dultzaina, trikitixa eta panderoa, txistu eta danbolina, perkusioa, musika hizkuntza, talde instrumentalak eta euskal kantak.
Ikastaroetan parte hartzera animatzen direnei Fi ta fik Elkartera jotzeko deia egitearekin batera matrikulatzeko bi aukera eskaini dizkiete antolatzaileek. Batetik, Urduñako Maria Konpainian, eta bestetik, Laudioko Udaletxe Zaharrean. Jakinarazi dutenez, bi kasuetan arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitarte egongo dira ikasleen zain. Era berean, gogorarazi dute informazio gehiago nahi duenarentzako 615734433 telefono zenbakia eta fitafikelkartea@euskalerria.org helbide elektronikoa eskaintzen dituztela.