43.300 euro bideratu ditu aurten Udalak herritarrek euskara ikas dezaten

Dagoeneko kobratuta daude 2009/10 ikasturterako Laudio Udalak bere Euskara Arloaren bitartez ematen dituen euskara ikasteko bekak. Denetara 195 beka eskaera jaso ditu Euskara Arloak. Horietatik 185, beka arruntak izan dira, eta 10 aitita-amamek euskara ikasteko Udalak eskainitakoak. Biak ala biak, Udalak antolatu eta ordaindu ditu.

Dagoeneko kobratuta daude 2009/10 ikasturterako Laudio Udalak bere Euskara Arloaren bitartez ematen dituen euskara ikasteko bekak. Denetara 195 beka eskaera jaso ditu Euskara Arloak. Horietatik 185, beka arruntak izan dira, eta 10 aitita-amamek euskara ikasteko Udalak eskainitakoak. Biak ala biak, Udalak antolatu eta ordaindu ditu.

Felix Mugurutza Euskara teknikariak adierazi du ahalegin ekonomiko itzela egin duela Udalak ."Urte osoan 43.300 euro bideratu dira euskara ikastera. 37.380 euro banatuak ditu dagoeneko Euskara Arloak. Horri gehitu behar zaizkio, uztail, abuztu eta irail hiletako ikastaroetarako gastatuko diren 5.900 euroak".

Bekak jasotzeko baldintza eskoletan gutxienez %85eko asistentzia izatea da. Haatik, nabarmendu du laudioar guzti guztiei aitortu zaiela laguntza. Hori dela eta, Euskara Arloaren arabera Laudiokoa da Nerbioigoieneko udalen artean euskara ikastenl aguntzeko diru gehien baliatzen duen udala  "bai kopuru osoetan zein zatikakoetan: biztanleko, matrikulako edo beka eskaerako".

 

 

Bestetik, prentsa oharrean gogorarazi dute udako ikastaroetarako beka eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 15a dela, eta irekita daudela, iraila osoan zehar, Udal Euskaltegian (946722838) zein AEKn (946726722) euskalduntzeko matrikula epeak. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide