Udaletxe zaharra gazteleku eta ikasteko areto bilakatu nahi du Udalak

Udaletxe zaharra izandako eraikina kultura eta aisialdirako gune bihurtu nahi du Udalak. Jon Karla Menoio alkatearen hitzetan, lanak burutzeko Pfinantziazioa eskuratu bezain pronto ekingo diete lanei. "Proiektuak 1.087.000 euroko aurrekontua du". Duela hilabete batzuk egin zuten aurreneko moldaketa; usoek eragindako kalteak eta itoginez betetako teilatua konpondu zituzten. Guztira, 60.000 euroko kostua izan zuten obrek. 

Alkatearen arabera, eraikinari etekinik handiena atera asmoz, lau solairuko eraikin bilakatu nahi dute udaletxe zaharra: "beheko solairua, lehenengo eta bigarren solairuak eta behean estalkidun gune bat". Eraikinaren eskailerak oztopo arkitektonikotzat jo arren, Menoiok dio igogailua, aire girotua, elektrizitate sare berria, ura, eta telekomunikazioen instalazioa burutuko dutela.  "Espazio handiko gunea izango da, horma bakarra jartzeko asmoa baitugu". Besteak beste, udal gaztelekua eta ikasleentzako gela bat egokitu nahi dituzte.

Udaletxe zaharreko erikinak 2001eko martxoan utzi zion Udal Gobernuaren erabilgune izateari. Geroztik, herriko zenbait elkarte kulturalek -Fi ta Fik musika eskolak, Santa Luzia abesbatzak eta Rakatapla jain kuadrilak- erabiltzen dute, euren ekintzak aurrera eramateko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide