Herritar baten salaketa jaso dugu gure erredakzioan, hona hemen idatzitakoa:
"Arrigorriagara joan nintzen ITV-IAT pasatzera eta ikurriña kenduarazi zidan hango langileak, nik ezetz, ez nuela kenduko, eta “falta grabe” delakoa jarri zidaten, horrela, kotxeak ezin izango zuen ITV-IATa pasatu" . Hala adierazi dio Aiaraldeari eskualdeko herritar batek. Haren arabera, abuztuaren 16an Arrigorriagara joan zen autoari ITV-IAT pasatzera eta ikurriña eramatearren langileen erabakiz ez zuen azterketa gainditu . "Nire kotxeak duela 5 urte ikurriña txiki bat darama matrikulan itsatsia (E-aren azpian). Guardia zibilak Madrilen gelditu ninduen behin, eta matrikulan edozer itsatsita eramatea ilegala dela esan arren, ez zidan kentzeko agindu. Gainera, aurreko 4 urteetan ez dut arazorik izan Arrigorriagan ITV-IATa ikurriña matrikulan nuela pasatzeko". Haatik, dio, desados nagusiarekin hitzegitera joan zela aurreko 4 urteetan oztoporik ez diotela jarri azaldu eta ea zer aldatu den horretarako ulertzeko: "Guardia Zibilak ere kendu ez zidala kontatu nion arren ez zen ados gelditu, eta falta grabe jarri zidan, beraz, kotxeak ez zuen ITV-IATa pasatu".
Aiarar honen iritziz, oso lotsagarria da Euskal Herrian horrrelakoak gertatzea eta gertatutakoa zabaltzeko deia egin die herritarrei "Madrilen ere kendu ez zidatela ikusita, zuei helarazi nahi dizuet kasua, zuek zabal dezazuen zelako jendea daukagun Arrigorriagako ITV-IATn".