Erroke Deuna Kofradiaren bazkarian, 400 urte eta gero gaur eseri da aurreneko emakumea. Estatutuak aldatuta, Esti Gorostiaga izan zen abuztuaren aurreneko igandean Kofrade izateko izena eman zuen lehenengo neska.
Egun, 450 lagunek osatzen dute Kofradia, eta horietatik 14 emakumeak dira. Horietatik bi baino ez dira bazkarira agertu. Kofradiaren auziak, herritarrengan interesa piztu du eta ehundaka lagun izan dira hitzordura gerturatu direnak. Asko, baina, ez dira konforme agertu Kofradiak hartutako erabakiarekin: pregoilaria ez dute parte hartzera gonbidatu.
Juanjo Salazar lehendakaria zenetik Anaide Nagusiaren erabaki pertsonalez, duela bost urtetik hona urtero gorde diote eserlekua pregoilariari. Aurten Mada Lado ez, baina Sor Marina gonbidatu dute. Honetaz gain, San Roke Kofradiaren ohorezko lehendakari izendatu dute Caritasen alde lan ugari egin duen moja laudioarra.
Haatik, eztabaida da nagusi herritarren artean. Batzuk, Kofradia egunez emakumeek bazkaltzeko aukera izatearen kontra daudenak baretzeko direla uste dute. Adostasun eta desadostasunekin bukatuko dira Kofradeen egunez beraz, Laudioko jaiak.