Prest dago dana Orozkoko San Antolin jaiak hasteko. Lau egun izango dira, baina deskantsurik bakoak; hasikera-hasikeratik amaierara arte ekitaldi piloa dago antolaturik gox eta arrasteietan disfrutetako.
Irailaren 1ean izango da txupinazoa arresteiko 7etan. Suzia jaurtegingo da eta gaiteruak eta buruhandiak alaituko daurie herria.
Jaiak hasi eta segiduan udal frontoian herriko gazteen pelota partiduak egongo dira. Prebenjaminak, benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak jokatuko daurie. Horrez ostean, beteranoen partidua egongo da.
Jaiak hasi eta laster, gaueko 9etan, herriko kiroldegian bertso-tramea egongo da Berbaz Kultura Alkarteak antolatuta. Hamar urtetik gora daroa honek alkarteonek jaietan bertso Saioa antolatuten eta aurten bere ez dau hits egin. Ohiko bertso Saioa barik, bertso-tramea antolatu dau aurten. Bertsolariak Igor Elortza, Amets Arzallus, Onintza Enbeita eta Fredi Paia izango dira. Tramagilea Josu Goikoetxea. Ganera, musikoa eukiko daurie bertsolariak lagun ekitaldi osoan zehar.
Irailaren 2an, eguena, San Antolin Eguna izango da. Goxean hasi eta egordira arte 8. Garrafa lehiaketea egingo da.Ordu bietan izango da sari banaketea.Arresteian, besteak beste, zekorketea egongo da eta eguna akabetako herriko plazan erromeria egongo da Joselu Anaiak taldeagaz.
3an umeen eguna izango da. Urtero legez, hainbat ekitaldi dagoz antolatuta goxeko 10etan marrazki lehiaketeagaz hasita. Goxean zehar puzgarriak, ludoteka, giza-futbolina eta tren elektrikoa egongo dira. Arresteian txokolatea egongo da eta ostean umeentzako berbenea Gaur Jaia taldeagaz. Gauean, 10etan hasita, zaldi-probak egongo dira eta azkenik, herriko plazan berbenea egongo da, Akerbeltz taldea, hain zuzen be.
Berakatz Eguna izango da zapatua, gazteen eguna. Sama Siku fanfarriak zabalduko dau jai eguna goxeko 10etan. I tenis txapelketako finala jokatuko da 11etan eta 12etan herri kirolak egongo dira; 3. Mailako Euskadiko aizkolari finala jokatuko da. Egordian, urtero legez, herri bazkaria egingo da frontoian 18 urtez gorakoentzako, gero kalejira eta horren ostean, errekortadore lehiaketea egingo da zezen plazan. Arresteiko 20:30etan Taberna Ibiltaria taldeagaz kantetako aukerea egongo da eta 10etan udal kiroldegian pelota partiduak egongo dira. 11etan Zubieta Etorbidean iminiko agertokian kontzertua egongo da Gozategi eta Hesian taldeakaz. Hori amaiturik, herriko plazan berbenea egongo da Jota Hanka taldeagaz.
Domekea izango da atzenengo jai eguna. Jubilatuen Eguna, hain zuzen be. Goxean gox 8. Marmitako lehiaketea izango da, gero mezea egongo da herriko jubilatuen omenean eta ordu 1etan herriko Ubixeta Dantza Taldearen ekitaldia egongo da Intxarkundia taldeagaz batera. Bazkalorduan, jubilatuen bazkaria egingo da urtero legez, eta ostean, zekorketea.Honen ostean erromeria egongo da herriko plazan eta 12etan jaien amaierako trakea ixituko da.
Lau egun ekitaldiakaz bete-beterik bertaratu gura dauenarentzako.